pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroaren 26an, bilera Legazpiko Gizarte Foroa.
26
Aza
2019

Azaroaren 26an, bilera Legazpiko Gizarte Foroa.

Legazpiko Udaletik, Gizarte Foroaren hurrengo bileran parte hartzeko gonbidapena helarazten dizugu.
Bilera hori:  Azaroaren 26an –asteartea- egingo dugu, 18:30etik 20:00etara, Udaleko Batzar Aretoan.
 
Gizarte Foroarekin apirilaren 2an egin genuen azken saioan, Santikutz jaiei begira alkohol-kontsumoaz sentsibilizatu eta alkoholemia kontrolak egiteko kanpaina bat elkarrekin definitzen aritu ginen;
eta kanpainaren emaitzak partekatzekotan geratu ginen.
Horren harira, eta legegintzaldiaren hasieran gaudela aprobetxatuz, Foroaren hurrengo bileran 2 puntu landu nahi ditugu zuekin:
  • Batetik, jaietako kanpainaren emaitzen irakurketa eta balorazioa partekatu nahi ditugu, Udalak adin txikikoen artean alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoaren prebentzioa lantzen jarraitzeko duen konpromisoari jarraikiz.
  • Bestetik, datozen hilabeteetan herritarrekin eta eragile sozialekin landu daitezkeen Legazpiko Udal Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoko beste erronka batzuk ere aurkeztu eta alderatu nahi ditugu.
Saioan parte hartuko duzulakoan, eskerrik asko!

Albiste guztiak