Print this page
SUBELTZA EGUNA
28
Aza
2019

SUBELTZA EGUNA

Azaroaren 30ean, Subeltza Eguna Gaztetxean, 22:00etatik aurrera.

Bikuñako lokaletan entseatzen duten

taldeak elkartzeko eguna dugu Subeltza Eguna.

Larunbatean, azaroaren 30ean, izango da

22:00etatik aurrera gaztetxean.

 

Kontzertuan 4 talde arituko dira:

 

Butch,

 

Rudeska,

 

The Nekrobabies eta

 

Kontuz erromeriya.

 

Bikuñako musika lokaletan entseatzen duten taldeek

udalak eskainitako lokalen erabileraren truke,

gutxienez bi urtean behin,

kontzertu bat antolatu behar dute

eta hortik dator ekintza honen arrazoia.

 

Ez da lehenengo Subeltza Eguna

Bikuñako musika lokaletan aritzen diren taldeak

2008ko irailaren 13an elkartu ziren lehenengo aldiz.

Hala, musika lokaletan entseatzen hasi,

eta 9 hilabete beranduago lehenengo kontzertua antolatu zuten.

Geroztik beste hainbat urtetan elkartu dira Subeltza Egunaren aitzakiapean:

2014an, 2016an, 2017an eta 2018an.

 

Musika lokalen erabilera

Musika lokaletan 14 gela daude, eta horietako 2 bereziak dira:

grabaketa gela eta musika tresnak konpontzeko gela.

Gainerakoak entseatzeko erabiltzen dira.

Egun, 16 musika talde daude

eta 81 lagun aritzen dira sormena eta adierazpena lantzen.

6 neska baino ez daude.

8 lagunek musika talde batean baino gehiagotan jotzen dute.

Gehienak legazpiarrak dira

eta 6 baino ez dira kanpokoak.

2016an udalak finantzaturiko Subeltza CDa grabatu zuten,

non 9 taldeen abestiak jaso ziren.

Egun dauden talde gehienek grabaketak egin dituzte

eta horietako batzuk udalak diruz lagundu ditu.

 

Ikusi kartela