pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabonetako bilketa zerbitzuan aldaketak
17
Abe
2014

Gabonetako bilketa zerbitzuan aldaketak

 egingo ditu Sasietak

24an eta 31n ez da zerbitzurik izango, eta beraz, 23an eta 30ean organikoaren ordez errefusa jasoko dute
 
Sasieta Mankomunitateko zerbitzuek urteko egun guztietan egiten dute lan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik. Egun horietan, hondakinak husteko plantak ere itxita egoten baitira. Horregatik, ez dute bezperan, abenduaren 24an eta 31n, bilketarik egingo. 
 
Bi egun horiek asteazkena dira, eta ondorioz, errefusa jasotzeko eguna. 3 astean errefusa jaso gabe uztea gehiegitxo dela-eta, aste horietako astearteetan, hilaren 23an eta 30ean alegia, organikoaren bilketa egin beharrean, errefusarena egingo dute.
 
Ondorioz, datorren astean eta hurrengoan, honela egingo dira bilketak: igandean, organikoa; asteartean, errefusa; eta ostegunean, berriro ere organikoa. 
 
Eguberri jaiak igaro ostean, berriro ohiko bilketa egunetara itzuliko dira.

Albiste guztiak