Print this page
GABONETAKO HAUR PARKEA, URTARRILAK 2, 3 eta 4
26
Abe
2019

GABONETAKO HAUR PARKEA, URTARRILAK 2, 3 eta 4

Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan

Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan

 

Tradizioari jarraituz,

aurtengoa 22. urtea da

Legazpiko udalak

Gabonetako Haur Parkea eskaintzen duela.

 

Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea antolatzen du,

2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan,3 egunetan zehar.

Honakoa da ordutegia:

  • Urtarrilak 2 eta 3, osteguna eta ostirala: 10:30 – 14:00 / 16:00 – 19:30.
  • Urtarrilak 4, larunbata: 10:30-13:30.

 

Txu-txu trena, Euskal Herria plazatik Laubide oinezkoentzako guneraino

bueltaka arituko da eta doakoa izango da.

 

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan

jarriko den parkearen sarrera 2 eurokoa izango da.

Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik,

beste 2 euro ordaindu beharko dira.

 

Hauxe da bertan topatuko duzuena:

  • Urbeltz Pilotalekuko pistan:
    • 2-5 urtekoen gunea: 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin,

lurzorua moketadunarekin.

  • 6-10 urtekoen gunea: txirrista eta puzgarria.
  • 11-14 urtekoen gunea: Bungee Run (3 egunetan), Puzgarri interaktiboa(urtarrilaren 2an eta 4an) eta Salto al vacío (urtarrilaren 3an).

 

  • Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:
    • Joko interaktiboen gunea: 2 air-hockey, 2 futbolina eta 6 play, horietako 2 betaurreko bereziekin (“realidad virtual” delakoarekin).
    • Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak:Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.

 

  • Azokako arkupetan:
    • Giroscopio, jolasak eta zirkuito bat.
    • Ostiralean, merkatua dagoenez, Azoka hustuko da eta aipatutako atrakzioak parrokiaren atzealdeko gunean jarriko dira.

 

Saio guztietan ere

Gurutze Gorriko anbulantzia egongo da.