Print this page
Errege Kabalgata.
02
Urt
2020

Errege Kabalgata.

Urtarrilaren 5ean, igandea, 18:00etan.

Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Errege Kabalgata Bikuña Kiroldegi paretik, ohiko ibilbidea egin ondoren, Euskal Herria plazan amaitzeko.

Ekitaldia Korosti dantza taldeak kudeatzen du eta ohi denez, Laubide kalean ere egingo dute emanalditxoa.

 

Kabalgatan, urtarrilaren 5ean, parte hartu nahi duten Legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:30etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.