Print this page
Legazpiko II. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketaren emaitzak.
13
Urt
2020

Legazpiko II. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketaren emaitzak.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan bi sailetan banaturik 26 neska-mutil aritu ziren

Urtarrilaren 11an, Latxartegi aretoan, Legazpiko II. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketa ospatu zen.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan bi sailetan banaturik 26 neska-mutil aritu ziren.

Hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Amaia Azpeitia, Ekain Maniega, Elene Muñoz, Irune Azpeitia, Jon Alberdi, Laia Arruabarrena, Maria Sánchez, eta Naroa Sánchez legazpiarrak aritu ziren.

Bi orduko ikuskizunaren ondoren B saileko txapelketa Lezoko Ana Juanarenak irabazi zuen, aldiz A Saileko txapelketa Lezoko Enara Artolak.

Legazpiarrak lan bikaina egin zuten, ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.

 

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari, Bertso Olariak (Legazpiko Bertso Eskola) eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie.

Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.

 

Sustraiak Dantza Taldea