pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Laubideko haur parkean estalpea jartzeko lanak hasteko dira.
20
Urt
2020

Laubideko haur parkean estalpea jartzeko lanak hasteko dira.

Honela, proposamenean hiru aspektu nagusi landu nahi izan ditugu:

Proposamenak Osasungarria izan behar du. Maila guztietan osasungarria, fisikoki,  emozionalki eta espiritualki osasungarria.

 

Eraikinak ederra izan behar du. Jolaslekuaren barne giroa zaintzea ezinbestekoa da, erabiltzaileak (batez ere haurrak) eroso eta gustura sentitzeaz gain osasunari kalte dakizkiokeenak saihestuz. Barne espazio ederra eta erosoa izan dadin  bioeraikuntza eta bioklimatika kontzeptuak erabiliko dira.

Proposamenak Energetikoki oso eraginkorra izan behar du gainera. Kasu hontan energia  kontsumoa argiztaenari dagokiona izango da. Honetarako behar duen energia, ahal den neurrian, energia iturri berriztagarrien bitartez lortuko da. Proposatzen diren luminariak eraginkorrak izango dira.

Eraikinak Aztarna Ekologiko txikia izango du, eta hau gutxitzeko neurriak proposatuko ditu. Tokiko

material naturalen erabilpena eta tokiko  baliabideak lehenetsiz. Parte hartze Foroetan bertako egurrarekin osotasunean egindako proposamen bat aurkeztu zen arren, herritarrengandik eta udaletxearen partetik

espazioa zabaltzeko jasotako mandatua dela eta, egitura metaliko nagusi bat aurkezten da. Gainontzeko lanak egiteko aztarna txikiko materialak erabiliko dira.

 

Hiru irizpide hauekin zentzuzko proposamen serio bat aurkeztu nahi izan da. Sustatzailea administrazio publikoa den heinean proposamenak eredugarri izan beharko luke. Izan ere, interbentzio berezi bat da planteatzen dena eta zentzu guztietan pedagogikoa izan beharko luke.

 

Ikusi kokapen planoa

Ikusi  oinplanoa

Albiste guztiak