pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Kontsumoak eta nerabeak” hitzaldi-tailerra.
03
Ots
2020

“Kontsumoak eta nerabeak” hitzaldi-tailerra.

Otsailaren 4an, 18:30ean Kultur etxean.

Legazpiko udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean,

hitzaldi bat antolatu du “Kontsumoak eta nerabeak” izenburupean,

datorren asteartean, otsailaren 4an,

18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da,

Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.

 

Hitzaldi-tailerraren helburuak honakoak dira:

 

  • Seme-alabak, alkoholaren kontsumo seguru eta arduratsuan hezteko

beharrezkoak diren jakintza eta hezkuntza-tresnak eskaintzea.

 

  • Gazteek, hainbat substantzia, zertarako eta nola kontsumitzen dituztenjakitea.

 

  • Alkoholari buruzko heziketan gurasoen zereginaz hausnartzea.

 

  • Gai honi modu egokian aurre egiteko tresnak eta baliabideakeskuratzea.

 

  • Aurretiaz, ikastetxeetako taldeetan lortutako ondorioak azaltzea.

 

Ekimen hau Arrisku Alkohola programaren barruan kokatzen da.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren eta Adikzioaren Zuzendaritzak

ikastetxeetan aurrera eramaten duen prebentzio-programa da.

 

Urtarrilean zehar 3 orduko prestakuntza 2 saioetan banatuta

eskaini zaizkie herriko DBH-4ko ikasleei:

Haztegi ikastolan urtarrilaren 10ean eta 13an eta

Olazabal institutuan urtarrilaren 20an eta 21ean.

 

Programa honekin 2017-2018 ikasturtean hasi ginen.

Hauxe 3.ikasturtea da.

Bertatik DBH4 eta Batxi-1 eta 2.mailako ikasleak pasa dira

eta oso balorazio ona egin da beti.

Beste ikasturteetan irakaslegoak ere parte hartu izan ohi du.

Albiste guztiak