pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko inauteriak, otsailaren 20tik 23ra.
13
Ots
2020

Legazpiko inauteriak, otsailaren 20tik 23ra.

Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua.

Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua. Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.

 

Otsailak 20, osteguna:

Doinua Musika Eskolako ikasleek Inauteri kalejira egingo dute 17:15etatik aurrera.

 

Otsailak 21, ostirala:

ikastetxeetako haurren desfilea. 16:00etan abiatuko da, Santikutz egoitza paretik. Ibilbidea: Olaondo kalea, Urola Kalea-Kale Nagusia- Euskal Herria plaza.

Amaieran Lintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Urolatarrak Txaranga hasiko da erdiguneko kaleak alaitzen 21:00ak arte.

Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.

 

Otsailak 22, larunbata:

Legazpiko Gazte Asanbladak ZAPATUKO IÑAUTERIA: Gaia: ZIRKUA.Bazkaria, jolasak, kalejira eta kontzertuak izango dira.

 

Otsailak 23, igandea:

       10:00: Doinua Musika Eskolako Dultzainero taldearen kalejira.

 

                    LAPURDIKO INAUTERIA KONPARTSA HERRIKOIA11:00: Konpartsa Laubiden (oinezkoen kalea) elkartuko da.

12:00: Konpartsa Lau Bidetik irtengo da.

Ibilbidea: Laubide (oinezkoen kalea), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Plaza, Plazaola Kalea (Kukue parean).

14:00: Bazkaria Gizarte Zentroan.

17:30: Konpartsa Gizarte Zentrotik irtengo da.

Ibilbidea: Gizarte Zentroa, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Kalotx parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.

19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.

Albiste guztiak