Print this page
Gosari osasuntsua DBH1eko ikasleekin.
19
Ots
2020

Gosari osasuntsua DBH1eko ikasleekin.

Otsailaren 19an Olazabal institutuan eta martxoaren 5ean Haztegi ikastolan.

Herriko DBH-1eko ikasleek gosari osasuntsua izeneko programan parte hartuko dute:

otsailaren 19an Olazabal institutuan eta martxoaren 5ean Haztegi ikastolan.

 

Gosaldu baino lehen, Osasun zentroko arduradunarekin

eta pediatraren erizainarekin solasaldi bat izango dute ikasleek,

gosaltzeak eta ondo gosaltzeak duen garrantziaz jabetu daitezen.

Gosaldu ondoren, galderak eta zalantzak argitzeko tartea izango dute.

 

Olazabal institutua eta Haztegi ikastola

azpiegituraz arduratuko dira eta

Legazpiko udalak gosariko produktuak jarriko ditu.

 

Herriko merkatariekin eta Bertatik Bertara ekimenarekin bat eginez,

Legazpiko udalak hainbat produktu eskainiko ditu

gosari osasuntsuan parte hartuko duten 88 ikasleentzat.

Horrela Legazpiko Makatza baserriko ogia,

Urretxuko Agerre baserriko yogurrak,

Itsasoko Haristizabal baserriko sagarrak eta

Itsasoko Urkulegi baserriko intxaurrak jarriko ditu.

Baita mandarina ekologikoak ere.

 

Legazpiko nerabeen komunitate-esparruko esku-hartze programa

Gosari osasuntsua Legazpiko nerabeen komunitate-esparruko

esku-hartze programa-ren barruan kokatzen da.

 

Osasun, Hezkuntza eta Udaleko hainbat ordezkariz osatutako lantaldea dugu Legazpin,

batetik, bakoitzak bere esparruan zer egiten zuen jakiteko eta elkar ezagutzeko;

eta bestetik, komunitatearen ohiturak aldatzeko eta osasuna hobetzeko.

 

Labur esanda, programaren helburu nagusiak honakoak dira:

  • Nerabeen artean osasun maila hobetzea, norberaren osasuna kudeatuz.
  • Ohitura eta portaera osasungarriak sustatzea nerabeen artean.
  • Toki-eremuan koordinazio maila hobetzea, nerabeen osasuna sustatzen ari diren erakundeen artean. Hau da: Hezkuntza-sistema (ikastetxeak), Udala (Gizarte Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzua) eta Osasun-sistema (Osasun Zentroa eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa saila).

 

Hau da, programaren bidez, nerabeekin esku hartu nahi dugu,

eta haiei behar diren tresnak eskaini nahi diegu,

osasuntsu bizitzeko erabaki zuzenak har ditzaten

bai banaka bai familian.