pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpin enplegua sustatzeko plana. 3 pertsona kontratatuko dira 6 hilabetetarako.
24
Ots
2020

Legazpin enplegua sustatzeko plana. 3 pertsona kontratatuko dira 6 hilabetetarako.

Udalak legazpin enplegua sustatzeko plana onartu du.

 3 pertsona kontratatuko ditu 6 hilabetetarako.

 

Izena emateko epea otsailaren 26an hasiko da eta martxoaren 11an bukatuko da.

 

1. Kontratazioak:

Aipatu Enplegu-planaren baitan, Legazpiko Udalak 6 hilabeteko lanaldi osoko 3 kontratazio egingo ditu. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duten pertsonak kontratatuko dira: zeregin askotariko 3 peioi.

 

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko diren pertsonak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoak izango dira eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko dira. Halaber, peoi gisa gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan beharko dute.

 

Modu berean, hautaketa-prozesuan lehenetsiko dira azkeneko hiru (3) urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu ez duten pertsonak.

 

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoak izango dira:

  1. 35 urteko edo hortik beherako langabeak.
  2. 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.
  3. 55 urtetik gorakoak.
  4. Iraupen luzeko langabeak (Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dutenak).
  5. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,…).

 

 

3. Kontratatuko diren pertsonak aukeratzea:

Kontratatuko diren pertsonak LANBIDEK aukeratuko ditu, aurreko atalean ezarritako baldintzak beteko dituzten eta lan egiteko berak aktibatutako enplegu-eskaintzetan izena emango dutenen artean.

 

Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:

  • Emakumea:3 puntu.
  • 55 urtetik gora:6 puntu.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra:3 puntu.
  • Iraupen luzeko langabea:3 puntu.
  • Peoi gisa eskuratutako esperientzia eskatutakoa (3 hilabete) baino handiagoa bada:3 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte.

 

***Berdinketa emanez gero, lehentasuna adinez nagusienak izango du.

Albiste guztiak