Print this page
Zabor-edukiontzi marroia eta grisa txartel berarekin irekiko dira.
26
Ots
2020

Zabor-edukiontzi marroia eta grisa txartel berarekin irekiko dira.

Martxotik aurrera sarraila elektronikoa jarriko da edukiontzi marroian.

Sasieta Mankomunitateak adierazi digunez, sarraila elektronikoak jarriko dira materia organikoa jasotzeko zabor-edukiontzi marroietan; lan horiek martxoaren lehenengo hastean hasiko dira.

 

Sarraila elektronikoa jarrita, txartel berarekin ireki ahal izango dira edukiontzi marroia eta grisa.

Gogoan izan, bestalde, txartel hori erabiltzen dugula Gizarte-zentroan zabor-poltsa konpostagarriak hartzeko.

 

Beraz, edukiontzi marroia irekitzeko orain erabiltzen dugun giltza ez da beharrezkoa izango eta giltza hori itzultzea eskatu nahi diegu herritar guztiei. Bi modutara itzuli ahal izango da giltza:

  • udaletxeko Herritarrentzako arreta bulegora eraman daiteke edo
  • Gizarte-zentroan zabor-poltsa konpostagarriak hartzeko makinaren ondoan jarriko den ontzian utzi daiteke.

 

Aipatu txartela ez duten herritarrek udaletxeko Herritarrentzako arreta bulegoan eskatu ahalko dute.