Print this page
Emakumea Kirolean Argazki Erakusketa Martxoan.
03
Mar
2020

Emakumea Kirolean Argazki Erakusketa Martxoan.

Martxoaren 6tik 27ra Kultur Etxeko Erakusketa aretoan.

Ostiralean, martxoaren 6an, irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Iñaki Vergara argazkilariaren erakusketa hau.

 

Erakusketak emakumezkoen kirolak bizi duen errealitatea eta bertan, gizartearen beste arlotan gertatzen den moduan, aurki dezakegun berdintasun eza erakustea du helburu.

Kirol modalitate ezberdinetan aritzen diren emakumeek eskaintzen dizkiguten gauza asko erakusten dizkigu, baina baita lortzear dauden gauza horiek ere. Irudiak eta testuak nahasketa horren osagarri dira.

Argazkiek emakumeen egunerakoa erakusketan dute. Partidutan fokua bere ahaleginean, sufrimenduan, teknikan, gaitasunean, talde lanean, plastikotasunean jartzen dute…

Emakumezkoen kirolera hurbiltzen garenean galdu ezin ditugun arlo positibo guztietan, alegia.

Irudi hauek laguntzen dituzten testuek emakumezkoen kirolak bizi dituen hainbat egoera salatzeko balio dute.

Esfortzu gehiago, gizartearen aitorpen eta aitorpen ekonomiko gutxiago, erabakitzen postuetan emakumerik ez egotea, hedabideen arreta eskasa…

Astiro-astiro hobetzen doazen egoeren mukulua, desberdinkeria erritmo berean mantentzen den bitartean.

 

Kultur Etxeko erakusketa aretoan, martxoaren 6tik 27ra, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara. Larunbat, igande, zubi eta jai egunetan itxita.

Kartela ikusi