pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Jarri dira sarraila elektronikoak edukiontzi marroietan.
05
Mar
2020

Jarri dira sarraila elektronikoak edukiontzi marroietan.

Urtatza, Ariztiaundi, Laubide, San Juan eta San Ignazio 37an instalatu dira.

Sasieta Mankomunitateak adierazi digunez, dagoeneko sarraila elektronikoak jarri dira herriko hainbat zaborrontzi marroietan: Urtatza, Ariztiaundi, Laubide, San Juan eta San Ignazio 37an.

 

Gaurtik aurrera ontzi horiek edukiontzi grisa irekitzeko eta Gizarte-zentroan poltsa konpostagarriak hartzeko erabiltzen dugun txartel berarekin irekiko dira.

Beraz, edukiontzi marroia irekitzeko orain erabiltzen dugun giltza ez da beharrezkoa izango eta giltza hori itzultzea eskatzen du Udalak. Bi modutara itzuli ahalko da giltza: udaletxeko Herritarrentzako arreta bulegora eraman daiteke edo Gizarte-zentroan zabor-poltsa konpostagarriak hartzeko makinaren ondoan jarriko den ontzian utzi daiteke.

 

Aipatu txartela ez duten herritarrek udaletxeko Herritarrentzako arreta bulegoan eskatu ahalko dute.

Albiste guztiak