Print this page
“Poweralu” nerabeen dantza feminista.
06
Mar
2020

“Poweralu” nerabeen dantza feminista.

Datorren igandean, martxoaren 8an,

Emakumearen Nazioarteko Egunean,

“Poweralu” nerabe taldeak dantza feministaren emanalditxoa

eskainiko du Euskal Herria plazan,

Matraka Legazpiko talde feministak antolatutako manifestazioaren amaieran.

 

Pasa den urtean, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak

proposamen berezia jaso zuen Urola Garaiko Berdintasun arlotik.

Proposamena Legazpiko neska talde bati egin zitzaion eta

Oihane Vicente Agirrezabal dantza

irakaslearekin garatuko zen,

Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileen laguntzarekin.

 

Oihanek dinamizatutako jarduera hauetan,

12 urteko 18 neskek hartu dute parte.

Dantzaren bidez, gorputz adierazpen dinamika ezberdinak ikasi dituzte,

sormena eta gorputz askatasuna sustatzeko,

norbere buruarengan eta taldearengan konfiantza izateko

eta emakume bezala ahalduntzeko helburuarekin.

Guztira, 6 saio egin dira Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan.

 

Neska taldeak jarrera positiboa azaldu du

hasiera-hasieratik, eta gogotsu hartu du parte.

Prozesu honetan, dinamika ezberdinen bidez,

sormena, gorputz aniztasuna, ahalduntzea

eta talde kohesioa landu dira batik bat.

 

Ikastaroari amaiera polit bat emateko asmoz,

datorren igandean, martxoaren 8an,

Emakumearen Nazioarteko Eguneko manifestazioaren amaieran,

sortutako dantza kalera ateratzeko erabakia

hartu du neska taldeak.

 

Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileekin

eta Oihanerekin batera,

dantzaren azkeneko ukituak landu dituzte

eta prest daude Legazpiko plazan,

orain arte egindako lan guztia,

herriari erakusteko.

Hau aurrera eramateko, ezinbestekoa izan da

“Matraka” Legazpiko talde feministarekin

egindako elkarlana.

 

Neskek, talde bezala, izen artistiko bat aukeratu dute: “POWERALU”.

“Aluen indarra” esan nahi du literalki.

Izen horrekin “emakumeen indarra” eta

emakumeen aurka dagoen etengabeko indarkeria

salatu nahi dute.