Print this page
Pazko Astean Orioko aterpetxera, Sorgintxulorekin.
08
Mar
2020

Pazko Astean Orioko aterpetxera, Sorgintxulorekin.

Apirilaren 13tik 15era, DBHko ikasleentzat.

Haur, Nerabe eta Gazteak zerbitzuak Pazko Astean

Orioko aterpetxera irteera antolatu du

Sorgintxulo aisialdi elkartearen gidaritzapean.

Irteera apirilaren 13tik 15era bitartean izango da

eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da.

 

Irteeraren helburu nagusia, zehazki,

Sorgintxulok uztailean antolatuko duen kanpaldian

parte hartu nahi duten gazteak

eta Sorgintxuloko begiraleak elkar ezagutzea da.

 

Izenematea aurreko astean egin bazen ere,

plaza libre geratzen dira.

Beraz, animatzen direnak

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-postara idatzi dezakete

eta zuzenean beraiekin harremanetan jarriko gara izenematea bideratzeko.

Dena den, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

gurasoen baimena sinatuta, NANren

eta Osakidetzako txartelaren fotokopiak eta 50 euro

 

Apirilaren 13an Txorronea parean dagoen

Aizkorri kaleko autobus geldiunetik aterako dira 11:00etan,

eta hilaren 15ean 13:30ean itzuliko dira, toki berera.

Bidaia autobusez egingo dute.

 

Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian

euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da,

udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.

 

Foiletoa