Print this page
Berrikuntzak udal egutegiaren lehiaketan.
09
Mar
2020

Berrikuntzak udal egutegiaren lehiaketan.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko herriko ikasleen parte hartzearen bila.

 

 

Udal egutegiarekin lehiaketa egiten da

eta hilero galdera bati erantzun behar zaio,

urte horretan aukeratutako gaiarekin zerikusia duena.

 

Aurtengo udal egutegiaren gaia artzain mundua da

eta horren inguruko ezagutza areagotu nahian,

ikastetxeekin gaia landu eta gero,

berrikuntak sartu ditugu

herriko ikasleen parte hartzea bultzatzeko.

 

Horrela, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrerako ikasleei

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arte,

lehiaketan parte hartzeko aukera zabalduko diegu,

Horretarako herriko hiru ikastetxetan, hau da,

Domingo Agirre eskolan, Haztegi ikastolan eta Olazabal institutuan

erantzunak jasotzeko ontziak jarriko dira.

 

Ikastetxeen bidezko parte-hartze hau

6 hilabetetan garatuko da,

hau da, martxotik maiatzera bitartean

eta urritik abendura.

 

Saria orain arteko berdina izango da, hau da,

50 euroko bono-saria herriko denda edo tabernetan erabiltzeko,

edo Bertatik Bertara produktuez osaturiko saskia eskuratzeko.

 

Udaletik udal egutegiaren lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Gogoratu, aipaturiko aukera berri honetaz gain,

orain artekoa ere berdin mantenduko dela,

hau da, udaleko web gunearen bidez

edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joanda.

 

Martxoko galdera hauxe duzue:

Nola esaten diogu ardiaren kumeari?

 

Erantzun honako formularioan (bakarrik, lehen hezkuntzako 3.mailatik Bigarren hezkuntzako bigarren mailararte)