Print this page
Diputazioko Udalekuak
17
Mar
2020

Diputazioko Udalekuak

Legazpin izenematea telefonoz eta e-postaz, apirilaren 2ra arte

Diputazioko udalekuetan (7-13 urte) parte hartzeko izenematea

martxoaren 16tik apirilaren 2ra bitartean egin daiteke.

 

Eratorritako egoera dela eta,

Diputazioak izenematea apirilaren 2ra arte luzatu du,

hasiera batean martxoaren 24ra arte aurreikusita zegoen.

Zozketa apirilaren 20an egingo da

eta behin-betiko izen-ematea apirilaren 20tik maiatzaren 6ra arte izango da.

 

Diputazioaren bidez izenemateak Online bakarrik

egiteko aukera egongo da.

Legazpiko udalak izenemateak telefonoz eta e-postaz

egiteko aukera emango du.

 

Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke.

Taldeko 3 neska/mutil gehienez.

 

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira:

7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

 

7 eguneko jarduerak dira,

Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako hainbat tokitan.

 

Udaleku teknologikoak ere badaude

Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean 2 txanda egingo dira.

Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.

  • 9-11 urte (uztailak 8-14): Bideo-jokoak sortu, Lego robotika, ibilaldiak, hondartza, kirola.
  • 12-13 urte (uztailak 16-22): Bideo-jokoak sortu, Arduino robotika, ibilaldiak, hondartza, kirola.

 

Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiaren wen orrian

Foiletoa ikusi

 

Kuotak:

 

Kuotak progresiboak izango dira, 2018ko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Diru sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira.

Tarteen kalkulua parte-hartzaileen familia unitatearen Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren 2018ko ekitaldiko likidazio oinarria zati 12 eginez aterako da.

 

Finkatutako tarteak eta kuota:

 

Hilabeteko

sarrera tarteak

Kuota

7 egun

0 - 981,67 €

20 €

981,67 - 1.275,83 €

91 €

1.275,83€ baino gehiago

130 €

 

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

Familia Ugariei eta gurasobakarrei: 7 egun 91 €

Kategoria Bereziko Familia Ugariei: 7 egun 65 €

DBE edo GLL onuradunak edo Kide guztiak langabezian dituzten familiak: 7 egun 20 €  

 

IZEN-EMATEA

Legazpin:

  • Telefonoz: 943 73 72 02 zenbakian,

Honako ordutegian: 11.00-13.00 / 15.00-18.00

  • E-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Interneten bidez:  www.gipuzkoa.eus/udalekuak