Print this page
Nagusilanek bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzeko doako telefonoa indartu du.
23
Mar
2020

Nagusilanek bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzeko doako telefonoa indartu du.

 

ZILARREZKO HARIA
Koronabirusaren ondorioz bizi dugun egoeraren aurrean, Nagusilanek bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzeko doako telefonoa indartu du. 900 713 771 telefonoa doakoa da, eta bakardadean dauden adineko pertsona guztiek erabil dezakete, hitz egin eta entzunak izan nahi badute.
Izena eta telefonoa erantzungailuan utzi ahal izango dituzte, eta gure boluntarioek ahalik eta lasterren deituko diete.
 
Horrez gain, 688 741 451 telefonora deitu dezakete 10:30etik 14:30era, edo WhatsApp bat bidali.
Pertsona adinduak identifikatuta dituzten edozein arlotako profesionalei ere zuzentzen diegu deialdia: hitz egiteko beharra duten adineko pertsonak ezagutzen badituzte gure boluntarioekin harremanetan jartzera animatzen diegu.
Zerbitzua Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoaren bidez eska dezakete.
Helburuak emozionalki laguntzea eta konfinamendu-orduetan solasaldi atsegina izatea dira. Akonpainamendu guztiak Nagusilaneko boluntarioek egiten dituzte; izan ere, urteak daramatzate bakardadean dauden pertsonei laguntzen, eta entzuteko eta laguntzeko prestakuntza jaso dute.
Zerbitzua erabat DOAKOA da, eta dagoeneko martxan dago.
 
GOGORATU:
PERTSONA NAGUSIEKIN HITZ EGIN NAHI DUTEN PERTSONA NAGUSI GUZTIEK ZILARREZKO HARIAREN BIDEZ EGIN DEZAKETE:
IZENA ETA TELEFONO ZENBAKIA DOAKO ERANTZUNGAILUAN UTZIZ:
900 713 771
 
EDO
JARRAIAN DAGOEN MUGIKOR ZENBAKIRA DEITUZ EDO WHATSAPP BAT BIDALIZ 10:30ETIK 14:30ERA ASTELEHENETIK OSTIRALERA
688 741 451
 
NAGUSILANEKO PERTSONA BOLUNTARIOEK EUREN ETXEETARA DEITUKO DIETE SOLASALDI ATSEGIN BAT EDUKITZEKO.