pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak martxan jarraitzen du.
25
Mar
2020

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak martxan jarraitzen du.

Covid19 birusak dinamikan aldaketak ekarri ditu. 

 

Joan den martxoaren 12aren geroztik Gazte-txokoa itxita dagoen arren,

Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileak gizarte sareen bidez

lanean dihardute nerabeekin hartu-emanetan.

 

Covid19 birusak aldaketak ekarri ditu

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuaren dinamikan

eta hezitzaileek denbora bat emango dute barneko lanak egiten:

txukunketak, hausnarketak,

plangintza, ekintzen alternatibak bilatzen, ….

eta tarte handi bat pasatzen dute nerabeekin gizarte sareen bidez.

 

Egoera honetara iritsi baino lehen, Zerbitzuan hainbat sare

erabili izan dira, besteak beste,Whatsapp, Instagram,

Twitter, Facebook, Snapchat eta Pinterest. Guzti hori helburu garbi batekin:

nerabeekin harremanetan egotea eta lan hezitzailea bideratzea.

 

Une honetan sare hauetan egiten den lana areagotu egin da

honako helburuak lortu nahian: zerbitzuaren berriak ezagutzera ematea,

udaleko informazioa partekatzea,

nerabeen berriak jasotzea, zerbitzura datozenekin

edo gutxitan datozenekin harremana mantentzea,

gai ezberdinak lantzea eta ekintzekin lotutako

balorazioak edo proposamenak lantzea.

Horrela, elikadura osasungarriaren eta kulturala digitalaren

inguruko gomendioak partekatuko dituzte.

 

Aukera hau ere aprobetxatuko da

aurreikusita zegoen inkesta nerabeei helarazteko

beraien interesak eta beharrak jasotzeko.

 

Bukatzeko, ordutegia eta erabilgarri ditugun

gizarte sareak gogoratzen ditugu:

 

Ordutegia:

  • Asteartetik ostegunera: 17:00 - 19:30
  • Ostiraletik igandera 17:00 - 20:30

Gizarte sareak:

  • WhatsApp: 634 466 838
  • Facebook eta Instagram: nerabezerbitzua

Albiste guztiak