pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zerga-arloko neurriak, Covid-19  birusak sortu duen osasun-krisiaren ondorioz.
26
Mar
2020

Zerga-arloko neurriak, Covid-19 birusak sortu duen osasun-krisiaren ondorioz.

Legazpiko Udalak ongi daki coronavirus delakoaren ondorioz bizi dugun alarma-egoerak epe labur eta ertainean

zailtasun ekonomiko eta finantzarioak ekar diezazkiekeela legazpiarrei.

 

Zailtasun horiek gainditzen laguntzeko, Udalak zerga arloko 6 laguntza-lerro martxan jartzea erabaki du:

 

1 

Ondorengo zerga eta tasak ordaintzeko epea luzatzea:

  • Ondasun higiezinen gaineko zerga, 2020ko irailaren 15era.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, 2020ko urriaren 31ra.
  • Bigarren seihileko zabir-bilketaren zerga, 2020ko azaroaren 30era.

Zerga horien guztien helbideratutako erreziboak zergaldiaren azkeneko egunean kargatuko dira. Horrela, kontribuzioaren erreziboa irailaren 15ean kobratuko da, ibilgailuena urriaren 31n eta zaborrarena azaroaren 30ean.

2

Asteroko azokaren bigarren hiruhilekoaren tasa kentzea.

3

Aldian behin kobratzen diren beste tasa batzuk, prestatutako zerbitzuaren edo ateratako aprobetxamenduaren arabera kobratuko dira.

4

Udal kiroldegiko ordainketak hainbanatu eta itzuli egingo dira, itxita egongo den denbora-tartean.

5

Ordainketak zatikatzeari eta luzatzeari dagokionez, Udalak honako konpromisoak hartu ditu:

  • Horien tramitazioa erraztea.
  • Ordainketak zatikatzeko eta luzatzeko gaur egun indarrean dauden epeak bikoiztea.
  • 2020an eta 2021ean, arrazoi horrengatiko berandutze-interesak kentzea.

 

Zerga arloko beste edozein prozeduretarako, kontuan hartu behar da alarma-egoeraren gaineko Dekretuan araututako epeen etetea.

Beraz, alderdi honetan ere, lasai egon daitezela esan nahi diegu herritarrei.

Albiste guztiak