pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak gure baserritarren eta kontsumo taldearen produktuak etxez etxe banatzeko eskeintza egingo du.
02
Api
2020

Udalak gure baserritarren eta kontsumo taldearen produktuak etxez etxe banatzeko eskeintza egingo du.

 

 

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege-deretuak, COVID-19 gaixotasunak eragin duen osasun-krisiari aurre egiteko alarma-egoera deklaratu duenak (2020ko martxoaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala),

elikagaiak saltokietan soilik saldu daitezkeela ezartzen du.

 

Martxoaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak saltokietatik kanpo elikagaiak saltzea saihestea gomendatu zuen.

Gomendio horrek euren produktuak etxez-etxe banatzera behartu ditu baserritarrak.

 

Elikagaiak etxez-etxe banatzeak, horretarako ezarrita dagoen protokoloa betetzea eskatzen du. Horrela, banaketa egingo duten furgonetek eta banatuko diren produktuek hainbat baldintza bete behar dituzte. Horien artean, nabarmentzekoak dira etxe bakoitzerako produktua entregatzeko albarana edo produktuak erabilera bakarreko poltsetan entregatzeko betebeharra; ezin dira poltsa berrerabilgarriak eta saskiak erabili. Ezarritako protokoloak betetzeko zailtasunak dituzte baserritarrek eta, hori ikusita, Udalak udal langileekin egingo du etxez-etxeko banaketa.

Horrela, asteroko azokako ohiko postuetako produktuak kontsumitu nahi dituen legazpiarra, baserriarekin harremanetan jarri behar da erosketa egiteko, eta Udala arduratuko da erositako produktuak etxera eramateaz.

 

Jarraian duzue azokako postuen zerrenda:

 

Izena

Telefonoa

Produktua

Ines Argarate (Makatza)

661 43 53 61

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Baserriko produktuak

M. Tere Madinabeitia (Telleri)

943 73 08 26

Baserriko produktuak

Maite Iturbe (Udana)

943 58 51 50

627 59 01 70

Ogia-okindegia

Antonia Murgiondo (Gabiria)

943 16 11 37

19:00etatik aurrera

Baserriko produktuak

Berroeta E.Z

943 72 45 69

661 30 02 96

Ogia eta gazta

Jesus Zaldua Korta 665715430 Ogia-Baserriko produktuak

 

  • Apirilaren 8an, asteazkenean, eta apirilaren 17an eta 24an, ostiraletan, asteko azokako produktuak etxez etxe banatzeko zerbitzua eskainiko da.

Jarraian duzue Kontsumo taldeko 4 ekoizleren zerrenda:

 

Izena

Telefonoa

Produktua

Itxaso Olabide 

688 86 04 95

Okindegia-sagarzukuak-mermeladak

Gaizka Olabarrieta (Bergara)

664 21 37 37

Barazkiak-arrautzak-Sagarzukuak

Aitor Aranburu

620 78 58 52

Esnekiak

 

  • Apirilaren 6an, astelehenean, hasiko da zerbitzu hori bera, astelehenero beren produktuak jasotzen dituzten kontsumo taldeetako herritarrei.

Ikusi Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren gomendioak 

 

Albiste guztiak