pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2020ko Santikutz jaiak etxetik.
30
Api
2020

2020ko Santikutz jaiak etxetik.

Udalaren webgunean iazko bideoak eta argazki bildumak ikus daitezke.

Udalaren webgunean iazko bideoak ikus daitezke.

 

Duela urtebete herriko jaiak ospatzen genituen herriko talde eta elkarteekin batera prestatutako egitarau zabalarekin.

Aurten maiatzeko jaiak modu guztiz ezberdinean biziko ditugu, COVID-19aren ondorioz.

Jai hauetako ekitaldi tradizionalak bertan behera utzi behar izan dira, bizi dugun osasun-pandemia egoerak ezarritako konfinamenduagatik.

 

Hori dela eta, Udalak 2019ko Santikutz jaietako bideo batzuk prestatu ditu eta Udalaren webgunean jarriko ditu ikusgai, aurten ere herriko jaiak goza ditzagun baina, hori bai, etxetik.

 

Badirudi tunelaren amaieran argia ikusten hasi dela, baina ahalegin bat egiten jarraitu behar dugu COVID-19 birusarekin ez kutsatzeko.

Gutxiago falta da martxoaren 14an etenda geratu zen gure bizimodua berreskuratzeko.

Elkarrekin aterako gara.

 

Gora Legazpi!

 

Ikusi "2020ko Santikutz jaiak etxetik" egitaraua

 

Albiste guztiak