Print this page
Erregeentzako Gutun bilketa urtarrilaren 2an
29
Abe
2014

Erregeentzako Gutun bilketa urtarrilaren 2an

Urtarrilaren 5ean Erregeen kabalgata

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etra Udaletxeko atzeko arkupeetan egongo dira Errege Magoen laguntzaileak herriko haurren gutunak biltzen. Hau izango dugu Urtarrilaren 5ean 18:00etan abiatuko den Erregeen kabalgataren aurreko ohiko ekintza.
 
Kabalgatan parte hartu nahi duten Legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:30etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.