pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sorgintxuloren kanpaldia bertan behera.
20
Mai
2020

Sorgintxuloren kanpaldia bertan behera.

Bizi dugun egoerak behartuta eta pena handiz

 

Uztailaren 17tik 31ra bitartean Sorgintxulo Aisialdi taldeak,

Hortigüela (Burgosen) antolatzeko asmoa zuen kanpaldia

bertan behera uztea erabaki du,

bizi dugun egoerak behartuta eta pena handiz.

 

Itxaronaldia gehiago ez luzatzeko

gazteei zabaldu beharreko mezua helarazi digute,

horren berri zabaltzeko eskatuz.

 

Gazteei zuzenduriko eskutitza:

 

"Aupa gaztek!

 

Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu gure berririk lehenago ez izanagatik. Baliteke zuetako asko oraindik udalekuetako zozketaren zain egotea agian, baina tamalez, gaurkoan berri txar batekin gatoz.

 

COVID-19-a dela eta, gure udalekuak bertan behera uztea erabaki beharra izan dugu. Erabaki zaila izan da guretzat, baina uste dugu bizi dugun egoeran oso zaila dela gure udalekuak gutxieneko osasun baldintzekin aurrera eramatea. Horregatik, zentzuz eta arduratsu jokatu nahi dugu eta beraz, esan bezala, aurtengo Sorgintxuloren kanpaldia bertan behera uztea erabaki dugu.

 

OHARRA: aste santuetako irteerarako dirua aurreratu zenutenei, itzuliko dizuegu. Abisatuko dizuegu noiz, nola eta non.

 

Datorren urtean indarberrituta itzuliko gara!

 

Animo eta zaindu!"

 

Albiste guztiak