Print this page
Maiatzeko Irakurketa taldeen saioak ere on-line egingo dira.
23
Mai
2020

Maiatzeko Irakurketa taldeen saioak ere on-line egingo dira.

27an, asteazkena, gaztelerazkoa eta 28an, osteguna euskarazkoa.

27an, asteazkena, gaztelerazkoa eta 28an, osteguna euskarazkoa.


Maiatzean ere Legazpiko Udal liburutegiko bi irakurle taldeen bilerak egingo dira, azken bi hilabeteetako bide bera erabiliz:

 

Maiatzaren 27an, asteazkena:

Gaztelerazko taldearen bilera, liburutegiko Whats App bidez (639851172).

18:30ean, Monica Leiva gidari dela, Ramon Maria del Valle Inclánen "Luces de Bohemia" antzerki lanaren inguruan.

 

Maiatzaren 28an, osteguna:

Euskarazko taldearen bilera http://meet. jit.si/ plataforma erabiliz.

18:30ean, bakoitza bere etxetik, Miriam Luki gidari dela, Miren Agur Meaberen "Hezurren erretura" narrazio libuaren inguruan.

 

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Liburutegiak erabiltzaileentzat ateak itxita baditu ere langileak lanean ari direla eta herritarren zerbitzura jarraitzen dutela astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.

 

  • telefonoz: 943737186,   
  • e-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • edo WhatsaAppez: 639851172