pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ostiraleko asteroko azoka- Ehunkien eta beste produktu batzuen salmenta .
27
Mai
2020

Ostiraleko asteroko azoka- Ehunkien eta beste produktu batzuen salmenta .

Aste honetan, Haztegi Ikastolako patioan arropa eta bestelako produktuak saltzeko postuak egongo dira

 

Ordutegia:

erosleentzako gunea goizeko 9etan irekitzea eta 12: 30ean ixtea.

 

Postuak:

20m postu guztira, Haztegi Ikastolako aurreko patioan banatuko dira.

 

Garbiketa:

Udal zerbitzuetako langileek gune horiek desinfektatuko dituzte azoka egin aurretik eta ondoren. Horrezaz gain, ireki egingo dira komun publikoak.

 

Udaltzainek zainduko dute azokako postuetarako sarbidea.

 

Segidan, Eusko Jaurlaritzak joan den apirilaren 16an merkatuak egiteko zehaztu zituen osasun baldintzak zehazten dira eta baldintza horiek uneoro bete beharko dira.

 

Salmenta-postuak:

Postuak igarobide baten bidez bereizita egongo dira eta postuen arteko distantzia, gutxienez, sei metrokoa izango da. Alboetan, gutxienez, lau metroko tartea utzi daiteke. Postu berean, saltzaileek gutxienez bi metroko tartea gorde beharko dute euren artean, eta postuaren neurriengatik bereizketa fisiko hori gordetzea ezinezkoa bada, saltzaile bakarra arituko da. Postuen arduradunek erabili eta botatzeko eskularruak jarri beharko dituzte bezeroen eskura. Edozelan ere, ezinbestekoa izango da eskularruak erabiltzea salgai dauden produktuak ukitzeko. Modu berean, gel desinfektatzailea banatzeko gailuak izan beharko dituzte, saltzaileek eta bezeroek erabiltzeko.

 

Erosleak:

Erosleen artean, gutxienez, bi metroko tartea gordeko da eta udaltzainek zainduko dute, azoka ireki eta itxiko den arte, baldintzak errespetatzen direla. Horretarako, sarbideak arautu eta kontrolatuko dituzte, sarbide desegokiak eta pilaketak saihestuz eta, ahal den neurrian, produktuak saldu edo erostea helburu ez duen kontaktu sozialak galaraziko dituzte.

 

Higiene-neurriak:

Espazioetara sartzeko guneetan mahaiak jarriko dira gel desinfektatzailea banatzeko gailuekin, erosleen eskura dauden eskuak eta eskularruak garbitzeko.

 

Garbiketa eta bilketa:

Azokan sortutako hondakinak poltsetan utzi beharko dira eta poltsa horiek garbiketako eta zaborra biltzeko udal-zerbitzuek horretarako jarritako edukiontzietan sartuko dira. Nolanahi ere, udal-ordenantzetan edo bandoetan horri buruz ezartzen diren zehaztapenak bete beharko dira.

Albiste guztiak