pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Konpostaren kalitatea hobetzeko kanpaina.
29
Mai
2020

Konpostaren kalitatea hobetzeko kanpaina.

Edukiontzi marroien sarrailak aktibatzearekin batera edukontzi marroietan binilo berezia jarriko da grafikoki bertan zer bota daitekeen eta zer ez argitzeko eta bide batez plastikozko poltsen ordez poltsa konpostagarriak erabiltzeak duen garratzia azpimarratzeko. Kanpaina honek kalitatezko konposta lortzea du helburu.

 

AurtenSasieta mankomunitateak “Kalitatezko konposta zuri esker” lelopean iaz hasitako kontzientziazio kanpainarekin jarraituko du. Ekainaren 1etik aurrera, Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatuko da Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetan.

Konpostarekin batera, garbigunera hurbiltzen direnei informazio-orria emango zaie bildutako organikoa txukun bereiztearen garrantzia eta organikoarekin egindako konpostaren kalitatea bereziki azpimarratuko dituena. Orriak organikoa bereizterakoan antzeman ohi izan diren ohiko akatsen inguruko informazioa ere jasoko du, hala nola, pixoihalak edo ontziratutako janaria botatzea, plastikozko poltsak erabiltzea eta abar. Konposta nola erabili behar den ere adierazten da.

 

  • Kanpaina hau euren etxebizitzetan edo komertzioetan egunero hondakinak txukun bereizten dituzten pertsona guztieieskerrak emateko modua ere bada.
  • Hondakin sorkutza gutxitzeko garbigunera datozen herritarrek euren poltsa ekarriko dute etxetik.
  • Garbiguneko ordutegiahau da: astelehenetik ostiralera, de 9:00-12:30 eta 15:30 a 18:30ak bitartean eta larunbatean, 9:00 a 13:00ak bitartean.

SASIETA MANKOMUNITATEKO webeko informazioa

Albiste guztiak