Print this page
Aisialdi Astea – Aisialdian (ere) euskaraz !
24
Eka
2020

Aisialdi Astea – Aisialdian (ere) euskaraz !

Zuzendariaren eta begiraleen behin-behineko zerrendak.

Jakina da egoera berezia bizi dugula aurten COVID-19ak sortu duen osasun alarma dela eta. Horregatik ez da uda ikastarorik izango baina Udalak aisialdiko programa laburrak prestatuko ditu LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrentzako. Eta helburu horrekin begiraleak hartzeko deia egin zuen ekainaren 12an.

 

Astelehen arratsaldean astebeteko programa horietan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak aukeratzeko epaimahaia bildu zen.

Oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu ondoren, behin-behineko zerrendak osatu dira.

 

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren ostiralean, ekainaren 26an, eguerdian.

 

Ikusi Zuzendariaren behin behineko zerrenda

Ikusi Begiraleen behin-behineko zerrenda