Print this page
Matrikulazioa zabalik Helduen Hezkuntzan!
29
Eka
2020

Matrikulazioa zabalik Helduen Hezkuntzan!

Ekainaren 30era arte Zumarragako zentrora deituz.

Datorren 2020-2021 ikasturtean Helduen Hezkuntzan ikasteko

matrikulazioa zabalik dago ekainaren 30era bitartean.

 

Bizi dugun egoera hau dela eta, matrikulazioa bideratu ahal izateko

Zelai Aristi Kultur etxean kokatuta dagoen Zumarragako zentrora

deitu beharko da (943 72 40 67) 9:30etik 13:30era.

 

Legazpiko zentroa Itxaropen auzoan 10-11.zenbakietan

dagoen udal eraikin batean kokatuta dago.

Hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du

eta irakasleria eta funtzionamendua Eusko Jaurlaritzaren esku daude.

 

Aurtengo ikasketa-eskaintzaren barruan XX.mendeko historiari

eta zineari egindako keinua azpimarratu behar da.

 

2020-2021 ikasturterako ikasketa-eskaintza honakoa da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua (DBH)
  • Unibertsitaterako
    eta Goi Mailako Zikloetarako Sarbide proba prestakuntza
  • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa
  • Hasierako ikasketak
  • Gaztelera atzerritarrentzat
  • Literatur solasaldia
  • XX. mendeko historia zinemaren bitartez
  • Informatikako oinarrizko ikastaroa

 

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko

edo asmo berrietan hasteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak

ematen dizun aukera paregabea!

Ikusi kartela