Print this page
Sustraiak dantza taldearen emanaldi ibiltaria. “Entsegu irekia”
03
Uzt
2020

Sustraiak dantza taldearen emanaldi ibiltaria. “Entsegu irekia”

Uztailaren 10ean, ostirala, 20:00etan hasita erdigunean.

Ikasturte amaierarekin etorri ohi dira urtean zehar egindako lana erakusteko jaialdiak. Horietako bat izan ohi da Sustraiak Dantza taldeak ekainean eskaini izan ohi duen dantza ikuskizuna.

Ikasturte hau oso berezia izan da, eta jaialdi gehienak bertan behera geratu badira ere, Sustraiak Dantza taldeak jaialdi berezia eskainiko du, bizi dugun egoera eta garaiari egokitua.

 

Jaialdi ibiltaria eskainiko dute, “Entsegu irekia” izena jarri diote emanaldiari, eta uztailaren 10ean, 20:00etan hasiko da Kale Nagusian(Kalotx parean).

Goiz Deia Txistulari taldea eta Legazpiko Dultzaina-jole taldea izango dituzte lagun.

 

Hona eskainiko dituzten dantzak:

1. Zatia

  • Pausoak
  • Agurra
  • Zinta Dantzako Zortzikoa
  • Erribera
  • Legazpiko Ezpata Dantza

 

2. Zatia

  • Antzina Pika
  • Makil Handien Jokoak
  • Lapurdiko Makil Txikiak
  • Lapurdiko Kontradantza

 

3. Zatia

  • Axuri Beltza
  • Billantzikoa
  • Kaskarotz
  • Guda Dantza

 

4. Zatia

  • Desafioa
  • Saltokakoa
  • Larrain Dantza
  • San Juan Zortzikoa
  • Fandango eta Arin Arina

 

Ikusleei eskatu nahi diegu, 1,5metrotako distantzia mantentzea eta maskara jantzita izatea, eta momentu oro aurkezlearen oharrei kasu egitea.