pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

COVID-19aren AURKAKO DESINFEKZIO-EKIPOA junetorrin.
03
Uzt
2020

COVID-19aren AURKAKO DESINFEKZIO-EKIPOA junetorrin.

Martxoaren 14an ezarritako alarma egoeraren ondorioz eten egin zen Junetorri zerbitzua. Geldialdiaren ondoren martxan jarri zen ekainaren 8an.

 

Konfinamendua gainditu ondoren, berreskuratu egin da Junetorri zerbitzua COVID-19aren aurkako honako  protokoloarekin:

 

1. DERRIGORREZKOA DA MASKARA ERABILTZEA: indarrean dagoen araudia betez, autobusa erabiliko duten persona guztiek nahitaez jantzi behar dute maskara. Gidariak ere maskara erabili beharko du.

2. GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA: bai tarteko geldialdian, bai gaueko geldialdian, ibilgailua zorrotz garbitzen da. Garbiketa horietan, bidaiariekin kontaktuan dauden eremu guztiak garbitzen dira, eta, horretarako, edozein eremu edo leku garbitzeko desinfektatzaile espezifiko bat erabiltzen da.

3. AIREZTAPENA: garbitzeko eta desinfektatzeko neurri osagarri gisa, autobusa aireztatu egiten da.

4. GEL DESINFEKTATZAILEA ERABILTZEA: eskudirutan ordaindu edo txartela kargatu aurretik eta ondoren, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea gomendatzen da.

5. DISTANTZIA SOZIALA: autobusa txikia denez mugatu gabe dago bertan sar daitekeen bidaiaria-kopurua. Hala ere, distantziak mantentzea eta bidaiari bakoitzaren aurpegi-eremutik ahalik eta urrunen jartzea gomendatzen da.

6. GIDARIA BABESTU EGINGO DA: segurtasun-manpara batek babesten du Junetorri enpresako gidaria.

7. JENDAURREKO INFORMAZIOA: zerbitzuaren euskarri guztietan jarriko da informazioa: autobusean, markesinetan, informazio-pantailan, webgunean. Horietan guztietan Junetorriren kartel espezifiko bat egongo da, segurtasun-neurri horiekin guztiekin eta autobus erabiltzaileek segurtasunez bidaiatzeko gomendioekin.

 

Jarduteko protokolo hori indartu egin da Hispacold-eko Eco3 desinfekzio-ekipo bat instalatuta. Ekipo horrek autobusaren barruko desinfekzioa hobetzen du; izan ere, autobusaren barruko aire guztia 3-6 minutuz berritzea ahalbidetzen du.

Desinfekzio-ekipo horrek, beraz, murriztu egiten du bidaiarien artean gurutzatutako kutsatzeak gertatzeko aukera, eta, aldi berean, hesi bat sortzen du pertsona bakoitzak bere inguruan berez sortzen dituen bioaerosolen aurka.

Ikusi kartela

Albiste guztiak