pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

AISIALDI ASTEA,  aisialdia (ere) euskaraz
04
Uzt
2020

AISIALDI ASTEA, aisialdia (ere) euskaraz

Astelehenean abiatuko dira aurtengo haurren aisialdi-programak

Aurten bizi dugun egoera berezian, Legazpiko Udalak astebeteko aisialdi-programak prestatu ditu herriko LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrentzat.

 

Covid-19aren eraginpean bizi dugu egoera dela eta, aurten ez ditugu gurasoentzako informazio-bilerak antolatu. Beraz, esan beharreko guztia posta elektronikoz eta Watsappez bidaliko dugu. Gurasoei mezu eta ohar guztiak arretaz irakurtzea eta eskatutakoa betetzea eskatzen diegu.

 

Astelehenean, uztailaren 6an, LH1eko haurren txanda izango da. Goizeko 9:30ean elkartuko dira Azoka gunean.

 

Aisialdi astean, nola ez, ezarritako protokoloak beteko ditugu. Begiraleak haurrak motibatzen saiatuko dira eta seguru, astebetez sikiera, haurrak ongi pasatzea eta disfrutatzea lortuko dutela.

 

Aisialdian (ere) euskaraz!

Albiste guztiak