Print this page
Katxalin elkartearen dohaintza Eguneko Zentroari.
11
Uzt
2020

Katxalin elkartearen dohaintza Eguneko Zentroari.

Motxilak eta banakako poltsak egin dituzte Eguneko Zentroko erabiltzaile bakoitzarentzat.

COVID-19ak sortutako osasun-krisiak gure bizitzako ohitura asko aldatzera behartu gaitu. Ohitura-aldaketa horiek Eguneko Zentroko erabiltzaileen objektu pertsonalen kudeaketan ere txertatu behar izan dira.

 

Bularreko eta Ginekologiako Minbiziaren Gipuzkoako Elkartea, Katxalin, Gipuzkoako udalekin eta izaera sozialeko elkarteekin lankidetzan ari da 1987an sortu zenetik. Katxalin elkartearen Bergarako egoitza Legazpiko Udalarekin jarri zen harremanetan eta bere lankidetza eskaini zion.

 

Katxalin elkarteak garatzen duen jardueretako bat oihalekin objektu desberdinak egitea da. Hori ikusita, Udaleko Gizarte Zerbitzuak motxilak eta banakako poltsak egiteko ideia helarazi zion, horietan Eguneko zentroko erabiltzaileek beren objektu pertsonalak gorde ditzaten.

 

Katxalin elkarteko Bergarako bazkideek 24 motxila eta 24 oihalezko poltsa egin dituzte Eguneko Zentroko erabiltzaileentzat.

 

Bihar, uztailak 9, osteguna, Bergarako Katxalin elkarteko bazkideak Eguneko Zentrora joango dira motxila eta poltsa horiek eramatera.

 

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Bergarako Katxalin elkarteko kideei egin duten lanagatik, eta etorkizunean elkarlanean jarraitzeko borondatea adierazi nahi die.