pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Berriro ekingo zaie Gizarte-zentroko jarduerei.
10
Uzt
2020

Berriro ekingo zaie Gizarte-zentroko jarduerei.

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko Estatuko Presidentetzaren Ministerioaren 463/2020 Errege Dekretua aplikatuz alarma-egoera deklaratu zen. Hori gertatu baino bi egun lehenago, martxoaren 12an, itxi egin zen Gizarte-zentroa.

 

“Normaltasun berrirako” bidean, berriro martxan jarriko diren jarduera guztietan prebentzio neurriak hartu behar ditugu COVID-19aren kutsapena saihesteko.

 

Zentzu horretan, Kontingentzia-plan bat egin da eta, bertan, COVID-19aren transmisio-arriskua minimizatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak jaso dira. Hori egin eta gero, datorren astelehenean, uztailaren 13an, berriz ekingo zaie Gizarte-zentroko jarduerei.

 

Horrela, jardueretan parte hartu ohi duten pertsonek berme guztiekin egingo dituzte berriro lehen egiten zituzten jarduerak.

 

Hauek dira berriz martxan jarriko diren jarduerak: mantentze-gimnasia, ekialdeko filosofia (yoga), eskulanak, marrazketa eta pintura eta ordenagailuak.

 

Halaber, kafetegiko aretoa egunero irekiko dute, 17:00etatik 20:00etara eta, horretarako, COVID-19ari aurre egiteko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak ere aurreikusi dituzte.

 

Urtero bezala, Gizarte-zentroa itxita egongo da abuztuan.

Albiste guztiak