pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“3K bonoa” kanpainak 223.000 euroko salmentak bultzatu ditu dagoeneko
10
Uzt
2020

“3K bonoa” kanpainak 223.000 euroko salmentak bultzatu ditu dagoeneko

Ekainaren 1ean hasi zen “3K bonoa” kanpaina, pandemia garai hauetan, Legazpiko ekonomia indarberritzeko helburuarekin.

 

6 hilabete igaro dira eta Udalak dagoeneko 44.590 euro eman dizkie establezimendu legazpiarrei. Horrek esan nahi du 223.000 euroko salmentak bultzatu direla.

 

Establezimenduen salmenta-erritmoa oso aldakorra izaten ari da: 150 bono eman zaizkie 30 establezimenduri, 100 bono beste 14 establezimenduri eta 50 bono gainerako 27 establezimenduei. Horregatik, kanpaina abuztuaren 31ra arte luzatzea erabaki da salmenta-erritmo motelxeagoa duten establezimenduentzat.

 

Bide batez, berriro ANIMATU nahi ditugu legazpiar guztiak herrian bertan erostea eta kontsumitzea LEHENTASUNEZKOTZAT jo dezaten.

 

Azkenik, gogorarazi nahi dugu kanpainaren izena 3k dela, ekonomia suspertzeak hiru oinarri izan behar dituelako:

  • Konfiantza: Legazpiko merkatari, autonomo eta mikro-enpresen arteko hurbileko harremana inoiz baino inportanteagoa da eta sustatu egin behar dugu guztionarteko konfiantza handitzeko.
  • Konpromisoa: norbanako eta herri mailan legazpiar guztiekin dugun konpromisoa erakutsi behar dugu herriko jarduerak bultzatzeko. Norberak ahal duen neurrian, noski.
  • Kontsumoa: Legazpin bertan erosteak epe ertain eta luzean onurak ekarriko dizkigula jakin behar dugu.

Albiste guztiak