Print this page
Ez da kasualitatea Bertso Saioa.
14
Uzt
2020

Ez da kasualitatea Bertso Saioa.

Uztailaren 17an, ostirala, 19:00etan Agirre Etxeberri parkean.

Bertso Olaria elkartearen eskutik iritsiko zaigu, Ez da Kasualitatea bertso-musikatu saioa. Badu berezitasunik emanaldi honek, bertsolari eta gai-jartzailea, guztiak emakumeak izateak egiten du batez ere berezi emanaldia.

Aurtengoan bertsotan arituko direnak: Amaia Agirre, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Nerea Elustondo. Gai jartzen: Maite Berriozabal.

Bertso jarduna laguntzen musikariak izango ditugu, Gari Otamendi bibolinarekin eta Araitz Bizkar gitarrarekin.

 

Bizi dugun osasun larrialdia dela eta,

  • ikusleentzako aulkiak 1,5mtako distantzia mantenduz jarriko dira,
  • maskara derrigorrezkoa izango da sarrera eta irteeretan.