Print this page
Aisialdi astea. Aisialdian (ere) euskaraz!
14
Uzt
2020

Aisialdi astea. Aisialdian (ere) euskaraz!

URAAAAAA!

Aurrera doa uztaila eta martxan da bigarren Aisialdi astea. Oraingoan LH-2. mailako haurrak dira aurten antolatutako aisialdi-ekintzez gozatzen ari direnak.

 

Ur jolasen txanda izan da gaurkoa eta benetan ondo pasatu dutela ikusi dugu.

 

Mirandaola bizikletaz joatea eta Urtatzazahar parkera igotzea dira antolatutako beste ekintzak, ea eguraldia lagun duten.

 

Aurreko astean LH-1eko haurren txanda izan zen eta datorren astean LH-3 eta LH-4ko haurrak izango dira aisialdi-ekintza horiez gozatzeko aukera izango dutenak.

Ikusi ur jolasen argazkiak