Print this page
Ezagutu LEGAZPIko Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz.
15
Uzt
2020

Ezagutu LEGAZPIko Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz.

Txangoa Valentin Mugartzak (Aizkorri Aratz natura-parkeko zuzendariak) gidatuko du.

Uztailaren 19an, Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Irteera  10:30etan

Txangoa Valentin Mugartzak (Aizkorri Aratz natura-parkeko zuzendariak) gidatuko du.

HARITZ KANDUGABEEN (Quercus petraea) GIPUZKOAKO BASORIK ZABALENA

 

Ezagutu Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz

Txangoa Valentin Mugartzak (Aizkorri Aratz natura-parkeko zuzendariak) gidatuko du

 

Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugariak.

Datorren uztailaren 19an, igandearekin, Aizkorri-Aratz natura-parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak. Valentin Mugarza izango da gidaria, Aizkorri-Aratz natura-parkeko zuzendaria izateaz gain, basogintzan aditua dena.

Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Irteera ordua 10:30ean izango da eta pare bat ordu iraungo ditu, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 5 eurokoa da helduentzat eta 3 eurokoa haurrentzat.

Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.

Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango da eta musukoa (maskarila) norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.

 

Izen emateko edo informazioa emateko

943 80 21 87 / 688 62 36 09

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

www.gipuzkoanatura.eus