Print this page
Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak.
16
Uzt
2020

Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak.

Euskara ikasteko, UEUko ikastaroetarako eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko.

Atzoko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak:

1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara  euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Bietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 30a izango da.

 

Ikusi diru-laguntza deialdien oinarriak

Eskaera-orria