Print this page
Aisialdi astea – Aisialdian (ere) euskaraz!
20
Uzt
2020

Aisialdi astea – Aisialdian (ere) euskaraz!

Bertan behera geratu da aste honetako aisialdi-programa.

Egoera ezohikoa bizi dugu joan den martxoaren 15ean, Covid-19aren eraginez, alarma-egoera deklaratu zenetik. Eta alarma-egoera bukatutzat eman bazen ere, Covid-19aren eraginpean jarraitzen dugu.

Egoera horretan, uda ikastaroa ez baina aisialdi astea eskaintzea erabaki zuen Udalak, hori bai, hartu beharreko osasun- eta prebentzio-neurriak hartuz.

Tamalez, azken asteotan okerrera egin du egoerak eta Covid-19a hedatzen ari da gure artean. Horren aurrean, joan den larunbatean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eta hiru aldundiek eskatuta aisialdiko gure eskaintza bertan behera uztea erabaki du Udalak.

 

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu aisildi programa berezi hau aurrera eramateko gugan konfiantza jarri duten guztiei.

Datorren urtean zain izango gaituzue.