pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aurten ez da Santikutz klasikarik izango
30
Uzt
2020

Aurten ez da Santikutz klasikarik izango

Telleriarte Txirrindulari Elkarteak txirrindularitza lasterketa ez antolatzea erabaki duela esan du

Telleriarte Txirrindulari Elkarteak txirrindularitza lasterketa ez antolatzea erabaki duela esan du

 

Urtero maiatzeko lehenengo egunean Santikutz klasika antolatzen du Telleriarteko Txirrindulari elkarteak. Aurtengoa, lasterketaren LXXXVII. edizioa izan behar zuen.

Baina COVID-19ak sortutako osasun-krisiak hitzordu hori maiatzetik irailaren 27ra atzeratzera behartu zuen.

Bueltan dugu iraila eta osasun-egoerak ez du nabarmen hobera egin.  Beraz, ezin da bermatu txirrindulari lasterketa normaltasunez egin ahal izatea. 

Horregatik, Telleriarte Txirrindulari elkarteak lehentasuna eman dio guztion osasun eta ongizateari eta aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki du. Edozelan ere, datorren urtean indartuta itzuliko direla hitz eman du.

 

Azkenik,ez dugu ahaztu behar COVID-19ak eragindako osasun-krisia bizi dugula. Horregatik, Udalak honakoa ekarri nahi dizue gogora:

Udan, babestu zu eta zureak Koronabirusaren aurkako 3 erremedio hauekin: (1) musukoa, (2) 1,5 metroko distantzia soziala, eta (3) eskuak garbitu.

 

Hurrengo estekan Telleriarte Txirrindulari elkarteak bidali duen komunikazioaren edukia ikus daiteke.

Telleriarte Txirrindulari Elkartearen komunikazioa

Albiste guztiak