pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“3K bonoa” kanpainak 310.600 euroko salmentak bultzatu ditu dagoeneko
03
Abu
2020

“3K bonoa” kanpainak 310.600 euroko salmentak bultzatu ditu dagoeneko

Ekainaren 1ean hasi zen “3K bonoa” kanpaina, pandemia garai hauetan, Legazpiko ekonomia indarberritzeko helburuarekin.

 

2 hilabete igaro dira eta Udalak dagoeneko 62.120 euro eman dizkie establezimendu legazpiarrei. Horrek esan nahi du 310.600 euroko salmentak bultzatu direla.

 

Establezimenduen salmenta-erritmoa oso aldakorra izaten ari da: 150 bono eman zaizkie 37 establezimenduri, 100 bono beste 17 establezimenduri eta 50 bono gainerako 17 establezimenduei. Horregatik, kanpaina abuztuaren 31ra arte luzatzea erabaki da salmenta-erritmo motelxeagoa duten establezimenduentzat.

 

Bide batez, berriro ANIMATU nahi ditugu legazpiar guztiak herrian bertan erostea eta kontsumitzea LEHENTASUNEZKOTZAT jo dezaten.

 

Azkenik, gogorarazi nahi dugu kanpainaren izena 3k dela, ekonomia suspertzeak hiru oinarri izan behar dituelako:

  • Konfiantza: Legazpiko merkatari, autonomo eta mikro-enpresen arteko hurbileko harremana inoiz baino inportanteagoa da eta sustatu egin behar dugu guztionarteko konfiantza handitzeko.
  • Konpromisoa: norbanako eta herri mailan legazpiar guztiekin dugun konpromisoa erakutsi behar dugu herriko jarduerak bultzatzeko. Norberak ahal duen neurrian, noski.
  • Kontsumoa: Legazpin bertan erosteak epe ertain eta luzean onurak ekarriko dizkigula jakin behar dugu.

Eta gogoratu … Udan, babestu zu eta zureak Koronabirusaren aurkako 3 erremedio hauekin:

(1) musukoa, (2) 1,5 metroko distantzia soziala, eta (3) eskuak garbitu.

Albiste guztiak