Print this page
Oporraldiaren ondoren berriro ekingo zaie gizarte-zentroko jarduerei.
28
Abu
2020

Oporraldiaren ondoren berriro ekingo zaie gizarte-zentroko jarduerei.

Irailaren 1etik aurrera berriz martxan jarriko dira mantentze-gimnasia, yoga, eskulanak, marrazketa eta pintura eta ordenagailuak jarduerak.

Irailaren 1etik aurrera berriz martxan jarriko dira mantentze-gimnasia, yoga, eskulanak, marrazketa eta pintura eta ordenagailuak jarduerak

 

Berriro martxan jarriko diren jarduera guztietan prebentzio neurriak hartu behar ditugu COVID-19aren kutsapena saihesteko.

 

Horrela, jardueretan parte hartu ohi duten pertsonek berme guztiekin egingo dituzte berriro lehen egiten zituzten jarduerak.

 

Zentzu horretan, Kontingentzia-plan bat egin da eta, bertan, COVID-19aren transmisio-arriskua minimizatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak jaso dira.

 

Oporraldiaren ondoren, Gizarte Zentroko jarduera hauek irailaren 1etik aurrera berriro jarriko dira martxan: mantentze-gimnasia, ekialdeko filosofia (yoga), eskulanak, marrazketa eta pintura eta ordenagailuak.