Print this page
Irailak 6 igandean ez da Gipuzkoako artzain egunik ospatuko Legazpin.
02
Ira
2020

Irailak 6 igandean ez da Gipuzkoako artzain egunik ospatuko Legazpin.

Gipuzkoako artzain gazta lehiaketa antolatuko da  eta  gazta salmenta postuak izango dira plazan.

Gipuzkoako artzain gazta lehiaketa antolatuko da  eta  gazta salmenta postuak izango dira plazan

 

Aurtengo egoera berezia dela eta, zoritxarrez ezin izango dugu GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA urteroko moduan ospatu.

Dena den, GIPUZKOAKO  ARTZAIN GAZTAREN 36. LEHIAKETA antolatu du Legazpiko Udalak, IDIAZABAL JATORRIZKO DEITURA eta ARTZAIN GAZTA elkartearekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Urtero egon diren beste ekitaldi guztiak bertan behera geldituko dira egoerak behartuta.

Artzain Gaztaren txapelketa gune itxian ospatuko da, azokako itxituran, eta Covid-19aren aurkako babes neurriak ezartzen dituen protokoloa jarraituko da.

Epaimahaia, 9 pertsonek osatuko dute: Idiazabal jatorri deiturako 3 dastatzaile, 3 artzain eta sukaldaritzari edo gastronomiari lotutako 3 pertsona, aurten honako hauek: Eloi Iartza (sukaldaria), Josema Azpeitia (kazetari gastronomikoa) eta Sergio Errasti (kazetaria).

Sari banaketa eguerdiko 13:30ean izango da, bertan Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Artzain gazta Elkartea, Idiazabal Jatorrizko Deitura eta Legazpiko Udaleko ordezkariek sariak banatuko dituzte. Legazpiko Udaletik Nekazaritzako zinegotzia eta Alkatea  izango dira sari emaileak.

Aldi berean, Gipuzkoako 8 gaztandegi etorriko dira gazta saltzera Euskal Herria plazara. Honako hauek hain zuzen ere: Legazpiko Erreizabal eta Makatza gaztandegiak, Gabiriko Baztarrika, Idiazabalgo Gaztainaditxulo, Berastegiko Gazpio, Legorretako Olalde, Azpeitiko Xoxote eta Mutrikuko Goienetxe gaztandegiak.

Goizeko 10:30etik aurrera, 8 gazta salmenta postu udaletxearen atzealdean egongo dira. Beraien artean gorde beharreko distantzia gordeko da eta COVID-19tik babesteko ditugun neurriak bete beharko dituzte saltzaileek eta erosleek.

 

Espero dugu datorren urtean, GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA bere osotasunean ospatu ahal izatea!