pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Oporretatik bueltan, KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du.
07
Ira
2020

Oporretatik bueltan, KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du.

Kzgunea irekita dago baina zuzeneko formazio saioak YouTube bidez egingo dira.

Kzgunea irekita dago baina zuzeneko formazio saioak YouTube bidez egingo dira.

 

Oporretatik bueltan, KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraituko du YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Berrikuntza gisa, astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

 

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, beste edozein momentutan ikusteko.

 

Iraileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: 1G, 2G, 3G… Zer da?
- Irailak 8, 11:00 - 11:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Irailak 10, 11:00 - 11:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
2. astea: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten
- Irailak 15, 18:00 - 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Irailak 17, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
3. astea: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu
- Irailak 22, 11:00 - 11:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Irailak 24, 11:00 - 11:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
4. astea: Argazki mugikorreko aholkuak
- Irailak 29, 18:00 - 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Urriak 1, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

Albiste guztiak