Print this page
Zure euskara hobetu nahi duzu? Eman izena euskaltegian.
09
Ira
2020

Zure euskara hobetu nahi duzu? Eman izena euskaltegian.

Ikasturte berezia izango da Covid-19 gaitzak eragindako pandemia dela eta. Horregatik, neurriak hartuko ditugu kutsatze arriskua gutxitzeko.

2020/2021 ikasturtean zure euskara hobetu nahi baduzu, eman izena Legazpiko udal euskaltegian.

 

Izena emateko moduak

Egoera berezia

Ikasturte berezia izango da Covid-19 gaitzak eragindako pandemia dela eta. Horregatik, neurriak hartuko ditugu kutsatze arriskua gutxitzeko.

  • Antolaketa neurriak:
  • Gelen edukiera murriztu dugu ikasleen arteko segurtasun tartea zaintzeko
  • Gelak egokitu ditugu ikasleak hartzeko
  • Gelak, komunak eta bestelako eremuak maiz garbituko ditugu
  • Gelak aireztatu egingo ditugu
  • Klase orduak antolatuko ditugu jende pilaketarik ez gertatzeko
  • Ikasle eta irakasleek hartu beharreko prebentzio neurriak:
  • Maskarak jantzi
  • Eskuak garbitu
  • Tenperatura hartu
  • Pertsonen arteko tartea zaindu

Bestalde, gerta litekeenaren aurrean (norbait isolatzea, talde osoa etxean geratu beharra, irakaslea ezin etortzea…), euskaltegiak klaseak etxetik jarraitzeko modua eskainiko du.