Print this page
Agorreko Santikutzak aurten ez dira ospatuko.
10
Ira
2020

Agorreko Santikutzak aurten ez dira ospatuko.

Irailaren 11tik 14ra bitartean ziren egitekoak, baina ez da ezer egingo.

Irailaren 11tik 14ra bitartean ziren egitekoak, baina ez da ezer egingo.

 

Maiatzeko Santikutzak bertan behera geratu ondoren, egoera lasaitzen hasita zegoela eta,

ekaina eta uztaila bitartean Jaietako lan taldearen bilera mugatuak egin genituen,

Agorreko Santikutzetan,  kultur ekitaldi “egitarautxo” bat prestatzeko,

Covid19a zela eta baimentzen ziren ekitaldi motak guztiak ere

eta ezarritako baldintza guztiak betez.

Ohiko jaiak ez izan arren,

egun horiek ospatu ahal izateko aukera eman nahi zitzaien herritarrei,

eta bizia herriko kultur eragileei.

Hala ere, irailaren hasieran, momentuko horretako egoeraren arabera,

prestatutako egitarauarekin aurrera egin ala ez erabakitzekotan geratu ginen.

 

Eta egoerak nabarmen okerrera egin duenez,

prestatuta zeuden hainbat ekitaldi gaur egun egin ezin direnez,

eta egun horietan ekitaldiak antolatzeak ekar ditzakeen

zeharkako jende pilaketa, “festa” giroa,…

ekidin asmoz,

egun horietan ekitaldirik ez egitea erabaki da,

eta prestatuta zeuden ekitaldiak, eta egungo arauek baimentzen dituztenak,

urte amaiera bitarteko asteburuetan egitea, ohiko kultur egitarauan txertaturik.