Print this page
Matrikulazioa zabalik Helduen Hezkuntzan!
11
Ira
2020

Matrikulazioa zabalik Helduen Hezkuntzan!

Irailaren 15era arte Zumarragako zentroan.

Irailaren 15era arte Zumarragako zentroan

 

Aurtengo ikasturtean Helduen Hezkuntzan ikasteko asmoa baduzu,

irailaren 15era arte matrikulatu zaitezke,

Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean kokatuta dagoen zentrora joanda

edo 943 72 40 67 telefonora deituz, 9:30etik 13:30era.

 

Legazpiko zentroa Itxaropen auzoan 10 zenbakian dago

eta bertan ikasturtearen aurkezpena irailaren 17an arratsaldeko 15:00etan egingo da.

Eskolak berriz, hurrengo asteartean, irailaren 22an hasiko dira.

 

Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du

eta hauxe da ikasturte honetako eskaintza:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua (DBH)
  • Unibertsitaterako eta Goi Mailako Zikloetarako Sarbide proba prestakuntza
  • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa
  • Hasierako ikasketak
  • Gaztelera atzerritarrentzat
  • Literatur solasaldia
  • XX. mendeko historia, zinemaren bitartez
  • Informatikako oinarrizko ikastaroa