pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agorreko bertso saioa Jone Uria eta Unai Iturriagarekin.
16
Ira
2020

Agorreko bertso saioa Jone Uria eta Unai Iturriagarekin.

Irailaren 18an, ostirala, 19:00etan Agirre Etxeberri parkean.

 

Irailaren 18an, ostirala, 19:00etan Agirre Etxeberri parkean.

 

Bertso Olaria elkarteak urtero antolatu ohi du irailean bertso saio bereziren bat: balkoitik-balkoirakoa, triki-bertso-kalejirak…

Aurtengoan ordea, bizi dugun egoera dela eta, ohiko formatuko bertso saioa proposatu du, hori bai, aire librean egingo dena, eguraldiaren baimenarekin. Eguraldiak lagunduko ez balu, emanaldia Azokan egingo da.

Aurtengoan bertsotan arituko direnak: Jone Uria eta Unai Iturraga

 

Bizi dugun osasun larrialdia dela eta, ikusleentzako aulkiak 1,5mtako distantzia mantenduz jarriko dira, maskara derrigorrezkoa izango da emanaldi guztian eta sarrera eta irteeretan eskuak garbitu beharko dira.

 

Sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatua izango da, eta bertaratuei izen-deitura eta telefonoa hartuko zaie. Beraz, garaiz bertaratzea eskatzen da.

Albiste guztiak